martes, 25 de enero de 2011

col play viva la vida

cold play viva la vida

LANGOSTINOAK WHISKI ERARA

Osagaiak:

20 langostino
2 baratxuri ale
3 goilare olio
limoi erdi bat
whisky kopa bat
gatza

Sartagin batean olioa berotzen jarriko dugu. Olioa beroa dagoenean, baina gehiegi berotu gabe (olioa erretzeko arriskua ez egoteko), langostinoak frijituko ditugu. Frijitutakoan gatza botako diegu.
Baratxuria laminatan moztuko dugu, eta langostinoak frijitu ondoren, erabilitako oliora baratxuria botako dugu frijitzera. Baratxuriak lasto kolorea hartzen duenean, whisky kopa sartaginara botako dugu (kontuz! Sua hartu dezake ebaporatzen den alkoholak sua hartzen badu). Jarraian limoi erdiaren zukua ere bertara botako dugu, eta minutu pare bat sutan eduki ondoren, guztia hau frijitutako langostinoen gainetik botako dugu.
Langostino kopuru handia izanez gero, frijitutako langostino txanda bakoitzerako olio berria erabiltzea gomendatzen da, bestela, bukaeran saltsa egiteko olio errea izango genukelako eta hori ez da komeni whisky saltsa egiteko; olio txanda bakoitzarekin, baratxuriaren eta whisky-limoiaren prozesua egingo da langostino txanda bakoitzari botatzeko.
Nahi duenak Whiskyaren ordez, cognac edo brandy kopa bat erabili dezake.
On egin!